NIGERIA
Emakumeen ahalduntzea hobetzea Nigeriako ipar-ekialdean, kontzientzia harraraziz, lanbide-heziketa eskainiz eta mantenua lortzeko aukerak emanez.
NON?
Datua: Nigeriako ipar-ekialdean, herrialde barruan lekualdatu behar izan diren 2,7 milioi pertsona baino gehiago daude (ACNUR, 2020); hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko guztizko biztanleria baino milioi erdi gehiago.
milioi desplazatu
Euskal Herriko biztanleak
NORENTZAT DA?
Boko Haram talde armatuak eragindako gatazka dela eta, etxetik alde egin eta herrialde barruan lekualdatu behar izan diren 8.200 emakume, gizon eta hamaika urtetik gorako neska-mutilentzat, zuzenean. Lekualdatu horien artean, kristauak, musulmanak, fulaniak, fulduak eta beste tribu batzuetakoak daude. Gainera, programan parte hartzeko hautatutako emakumeak nolabaiteko indarkeriaren bat sufritu dutenak eta/edo familiaburuak izango dira.
Era berean, 5.000 bat gizon-emakume genero-arauak desafiatu nahi dituen ekimen baten onuradunak izango dira; helburua elkarrizketari bide ematea izango da, eta lekualdatuen komunitateko nahiz komunitate hartzaileetako liderrek hartuko dute parte.
ZER EGITEN DUGU?
Ekimenak generoan oinarritutako sexu-indarkeriatik bizirik ateratzea lortu duten emakumeen gaitasunak indartu nahi ditu, eta mantenua lortzeko aukera hobeak eman nahi dizkie.
Halaber, bertako eta lekualdatutako komunitateetako kideek genero-arauak desafiatu nahi dituzten jarduera batzuetan parte hartuko dute.
Azkenik, neskato eta nerabeek eskolan parte hartzeko oztopoak murrizteko ahaleginak egingo dira.
NOREKIN LAN EGITEN DUGU?
Nigerian, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak errefuxiatuei lekualdaketa-prozesu osoan laguntzeko konpromisoz dihardu. Askotariko gatazken artean, Boko Haram talde terroristaren presentziak ezinbesteko bihurtzen du Nigeriako, Burundiko, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta beste herrialde batzuetako emakume eta neskatoei laguntza ematea.
Orobat, Nigeriako ipar-mendebaldean eskarmentu handia duten beste erakunde batzuekin elkarlanean dabil JRS (adibidez, FAOrekin).
EGIN DEZAGUN EMAKUMEEN HEZKUNTZAREN ALDE.