MAROKO
Marokon migrazio-bidean dauden emakume migratzaileei osoko babesa emateko proiektu bat da. Helburua da haien gaitasunak eta abileziak indartzeko esperientziak eta tresnak eskaintzea, ahalduntzeko modu gisa.
NON?
Maroko: igarobidea eta helmuga
Marokon migrazio-fluxu ugari elkartzen dira, eta askotariko politikak daude horiek kontrolatzeko. Azken bi hamarkadetan, igarotzako estatu bihurtu da, Saharaz hegoaldeko Afrikaren eta Europaren artean. Testuinguru horretan, herrialdeak eginkizun estrategikoa hartu du bere gain Europak eta Espainiak migrazioaren kontrolerako xedatutako politiken ezarpenean.
Bestalde, kontrol-neurri horiek migrazio-helmuga bihurtu dute Maroko Europarantz aurrera egin ezinean bertan blokeatuta geratzen diren milaka migratzailerentzat.
Maroko
NORENTZAT?
Proiektua Saharaz hegoaldetik migratu duten emakumeentzat antolatu da, mugikortasunak indarkeria anizkunen mende jartzen baititu.
Indarkeria migrazio-bidean
Azkenean, sexu-indarkeria behin eta berriro errepikatu eta modu kezkagarrian “normalizatzen” da.
Indarkeria instituzionala
Saharaz hegoaldeko emakume migratzaileak, haien egoera irregularra dela eta, segurtasunik eta egonkortasunik gabeko baldintza batzuetan bizitzera behartuta daude. Poliziarengandik ihes, aldirietan gordetzen dira eta zailtasun handiak dituzte etxebizitza bat alokatzeko, ez daukatenez Marokoko dokumentazioa.
Indarkeria soziala
batetik, arrazazko diskriminazioa eta bazterkeria sufritzen dituzte migrazioa mehatxutzat ikusten duten biztanleengandik; bestetik, baita generoan oinarritutako diskriminazioa ere, halakoetan emakumezko beltzak are gehiago gaitzesten baitira.
ZER EGITEN DUGU?
Egoera horri erantzuteko, proiektuak honako hauek eskaini nahi dizkie parte hartzen duten emakumeei:
Harrera- eta babes-espazioak etxebizitza (duina) lortu ezin duten edo lortzeko zailtasunak dituzten emakumeei eta haien seme-alabei.
Ahalduntzeko tailerrak, talde-laguntza eta beste emakume batzuekin elkartzeko aukera (sormen- eta arte-jarduerak, talde-terapia, eskubideei buruzko hezkuntza, eta abar).
Laguntza eta babes psikosoziala.
Laguntza haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan.
Laguntza juridikoa.
Norekin lan egiten dugu?
Elizbarrutiaren Migrazio Ordezkaritzarekin. Eliza katolikoak Marokon (Tanger, Tetuan, Alhucemak eta Nador) duen erakunde bat da, migratzaileentzako gizarte-ekintza lantzen duena.
EGIN DEZAGUN EMAKUMEEN HEZKUNTZAREN ALDE.