Joan den martxoaz geroztik, “Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak” proposamena daramagu Euskadiko hainbat hiritara, emakume migratzaileek eta migratuek bizi dituzten errealitateak, jatorritik helmugara iritsi arte, ikustarazteko nahian. Ekimen hau Emakumeok Martxan proiektuaren barruan kokatzen da, eta migrazio-prozesuaren fase guztietan jasaten dituzten eskubideen urraketak , diskriminazioak eta indarkeriak salatu nahi ditu. Publikoari irekitako espazioak dira, partekatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko asmotan.
Lehen hitzordua Eibarren izan zen martxoaren bigarren astean. Bilbok jarraitu zion apirilean, eta orain Donostiara iritsi da. Han zain izango gaituzu maiatzaren 3tik 8ra, Sagueseko patin-pistan.
Egun horietan, Ondoan Topagunearekin elkarlanean prestatu dugun programazioaz gozatu ahal izango dugu, non topaketak, hausnarketak eta gozatzeko uneak sortu nahi ditugun: hainbat kolektiborekin solasaldiak eta mahai-inguruak, hainbat ikastetxetako haur eta nerabeentzako hezkuntza-jolasak (scape room eta antzara-jokoa), antzerki-saioa, ipuin kontalaria, erakusketara bisita, sinadura-bilketa eta gehiago…
EGITARAUA
- Asteartea 3
18:00 Mahai ingurua: “Maskulinitate eta feminitate aniztasuna eta migrazioa”
Senegal eta Maroko - Asteazkena 4
18:00 Mahai ingurua: “Emakumea eta babeslekua: nahitaezko migrazioak”
Ukraniako (UkraniaSOS), Errusiako eta Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeko emakumeak - Osteguna 5
18:00 Hitzaldi parte-hartzailea: “Zergatikk migratzen dute emakumeek? Etxeko langileak eta zaintzaileak”
Guatemala, El Salvador, Nikaragua eta Paraguai - Ostirala 6
18:30 Hitzaldia:” Pertsona migratzaileen erronka akademiko eta laboralak”
Katia Reimberg-Bidez Bide Elkartea
19:30 Migrazioei buruzko poesia errezitaldia: “Nosotras, las otras” - Larunbata 7
18:00 Hitzaldia: “Berdintasuna oinarri hartuta etorkizuna eraikitzea. Ez utzi inor atzean”
Ondoan Topagunea elkartea, La Palmera de Déboraren bidez - Igandea 8
12:00 Ipuin-kontalaria “Un lugar en la sombra”
Cruz Noguera
Antzerki-foruma:
18:00 “¿De qué país eres tú?”
18:30 “El paso”
Cruz Noguera
Jarduera guztietan txikigune tematiko bat egongo da.
Egunero:
• Bisitatu “Errefuxiatuak Kamerunen, hobetzeko nahia agerian uzten duten istorioak” erakusketa
• Ezagutu “Zertaz kexatzen dira?”
• Parte hartu “Zure arropa martxan” ekintza-proposamenean eta eman zure arropa. Horren bidez, emakume migratzaileak laguntzeko proiektuak gauzatuko dira
• Sinatu emakumeentzako migrazio seguruagoaren alde.