Eibar, Bilbo eta Donostin bisitatu ostean Emakumeok Martxan Durangora iritsiko da, non «emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak» jardueren astea izango den, Landakon (Durango), maiatzaren 24tik 29ra.Landakon, Durangon, maiatzaren 24tik 29ra egingo den “Emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak” jarduera-astera gonbidatzen zaitugu.
Aurreko edizioetan bezala, herritarrok sentsibilizatzeko jarduerak egiten jarraitzen dugu, Emakumeak Martxan proiektuaren esparruan, emakume migratzaileen errealitatera hurbiltzeko. Proiektu honen helburua da emakumeek migrazio-prozesuaren fase guztietan (irteraN, bidean eta harreran9 jasaten dituzten indarkeriak ikusaraztea.
EGITARAUA:
- Asteartea 24
18:00 Proiektuarekin konprometitutako euskal emakume komunikatzaileen mahai-ingurua izango dugu. “Komunikazioa eta migrazioa: komunikabideen boterea”.
Pilar Kaltzada (Linking Ideas), África Baeta (EITB), Lorena Fernández (Comunicación Digital Universidad de Deusto), Teresa Villaverde (Pikara Magazine) y Marta Martínez (Grupo Noticias). - Asteazkena 25
18:00 Mahai-ingurua: “Emakume migratuak: jatorria, ibilbidea eta helmuga”.
Senegal (Asociación Cultural de Mlomp), Guinea Ecuatorial (Asociación cultural “Ceiba”), Mendebaldeko Sahara, Ekuador (Asociación Virgen del Cisne) eta Ghanako emakumeak (Ghana United). - Osteguna 26
18:00 Hitzaldia: Adam Álvarez (Servicio Jesuita a Migrantes de Costa Rica), Matilda Noriega (Guatemalako giza eskubideen eta lurraldearen defendatzailea) eta Nahualt Elkartea (Nicaragua). - Ostirala 27
18:00 Mahai ingurua: “Emakumea eta babeslekua: nahitaezko migrazioak” Ukraniako (UkraniaSOS), Errusiako eta Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeko emakumeak - Larunbata 28
12:00 Ipuin kontalariak: “Gora, behera eta alderantziz” ipuin kontaketa, Cia Paganini berritsuarekin. 6 urtetik aurrera.
Arratsaldean: Erakusketetara bisita gidatuak eta talde eta familientzako jolas didaktikoak. - Igandea 29
Goizean: Erakusketetara bisita gidatuak eta talde eta familientzako jolas didaktikoak.
18:00 Antzerki-foruma. “El paso” eta “¿De qué país eres tú?”. Cruz Noguera.
Eta, gainera, emakumeentzako migrazio seguruagoaren aldeko sinadura-bilketak jarraitzen du >
Parte hartu! Zuen zain gaude!