Migrazio-prozesuak erregularizatuta ez daudenez, ihes egiten duten pertsonak lege-babesik gabe geratzen dira mota guztietako gehiegikeria eta esplotazioen aurrean. Arriskuak are handiagoak dira emakumeentzat.
Arrazan, etnian, klase sozialean edo erlijioan oinarritutako diskriminazioari emakume izateagatiko beste arrisku espezifiko batzuk gehitzen zaizkio, eta hori genero-indarkeria mota desberdinetan islatzen da: jazarpena, sexu-abusua, haurdunaldi behartuak, estortsioak, bahiketak, esklabotza eta pertsonen salerosketa.
Europako Batzordeak Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Ituna proposatu zuen 2020an, baina EZ zuen barne hartzen genero-ikuspegi hori. Ez ditu aintzatesten emakumeek jasaten dituzten eta euren babesgabetasun-egoera agerian jartzen duten indarkeriak.
Alboan eta Entreculturas erakundeok, Ellacuría Fundazioa eta Migratzaileei zuzendutako Jesuiten Zerbitzuak “Emakumeok martxan: emakume migratzaileak, eskubideak dituzten emakumeak” kanpaina abiarazi dugu, sinadurak biltzeko.
Horren bidez, herritarren babesa lortu nahi dugu Europako Batzordeari eskatzeko genero-ikuspegia kontuan hartuko duten neurriak atxiki ditzala Itunean. Horrez gain, estatuei eskatzen diegu emakume eta neskato migratzaileak eta euren eskubideak babes ditzala migrazio-prozesuaren etapa guztietan.
Sartu visibles.org webgunean eta sinatu “Emakumeok martxan” mugimenduarentzako migrazio seguruago baten alde.
Zure laguntza behar dugu haien ahotsa entzun dadin. Bizitza asko daude jokoan.