#AURPEGIAEMATENDUTENEMAKUMEAK
Lagundu Emakumeok Martxan kanpainari
Afrikan, Latinoamerikan eta Indian, ehunka emakumek aurpegia eman eta, ausardiaz, beren lekukotzen berri eman digute.
Alboanen, emakume horiei lagundu eta bizi dituzten bazterkeria- eta kalteberatasun-egoerak salatzen ditugu.
Eta, horretarako, urrats bat aurrera egingo duten emakumeak behar ditugu, orain ezin dutenen alde ahotsa altxatuko dutenak. Egin bat #aurpegiaematendutenemakumeak traolarekin
EMAKUMEOK MARTXAN KANPAINA
Horregatik, Emakumeok Martxan programan, sei helburu hauek lortzeko lan egiten dugu:
Emakumeak
eta neskatoak edozein indarkeria motatik babestea.
Emakume eta neskak ahalduntzeko programak sustatzea,
beren eskubideak erabili ahal izan ditzaten.
Laguntza psikosozialeko programak mantentzea,
bizi izan duten indarkeriaren ondorioak arintzeko, eta errazago gainditu ditzaten.
Familiak eta komunitateak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzea,
indarkeriaren prebentzioaz eta neskak heztearen eta emakumeak gaitzearen garrantziaz jabetu daitezen.
Emakume eta neskak trebatzeko eta gaitzeko proiektuak lantzen jarraitzea,
tradizionalki hezkuntza-prozesu horietatik kanpo utzi izan baitituzte.
Tokian tokiko jarduera ekonomikoak garatzeko planak babestea,
emakumeei ekintzaile izaten edo laneratzen laguntzeko eta bizibide duinak bermatzeko.
Ez eman bizkarra
Lehendik ere, abusuzko harremanak sufritzen zituzten emakume eta neskatoak, eta COVID-19aren pandemiak indarkeria handiagoen arriskupean jarri ditu. Herrialde batzuetan, konfinamenduaren eta beste neurri murriztaile batzuen ondorioz, % 30eraino hazi da emakumeen aurkako indarkeria.
Informa zaitez COVID-19aren inpaktuari buruz eta munduko desberdinkerien gainean izan duen eraginari buruz.
Esteka: COVID-19ak munduko desberdinkerien gainean izan duen eragina.
Maskara solidarioaren helburua: #aurpegiaematendutenemakumeak
Gure proiektuetan parte hartzen duten emakumeek eta neskatoek eramaten dituzten oihal afrikarretan oinarrituta, maskara* bat egin dugu Emakumeok Martxan kanpainari emandako babesaren sinbolo gisa.
Lagundu COVID-19aren ondorioz zailtasunak dituzten emakumeentzako proiektuak babesten, eta maskara hau jasoko duzu 15 €-ko edo gehiagoko ekarpena eginez gero.
* Maskara higienikoa, UNE 0065:2020 arauaren arabera ziurtatua, % 100ean poliesterrez egina. Bakterioak iragazteko % 93,8tik gorako eraginkortasuna du. Espainian egina. Berrerabilgarria 15 aldiz garbitu arte.
ONURA FISKALAK
Informatu zaitez 2020ko ekarpenarekin lor ditzakezun onura fiskalei buruz.
Euskadin eta Nafarroan
Pertsona fisikoak
Bizkaia: 45%
Gipuzkoa: 20%
Araba: 20%
Nafarroa: %80ko kenkaria lehen 150€-etan, eta %35ekoa gainerakoan
Enpresak
Bizkaia: 45%
Gipuzkoa: gastu kengarria
Araba: gastu kengarria
Nafarroa: %20 kuota likidoan eta gastu kengarria
Estatuko gainerakoak
Pertsona fisikoak
%80ko kenkaria lehen 150€-etan, eta %35ekoa gainerakoan.
Eta, gainera, gutxienez azken bi urteetan kopuru hori edo handiagoa eman badiozu ALBOANi laguntza gisa, %5 gehigarri bat.
Enpresak
<%35 kuota likidoan. Eta, gainera, gutxienez azken bi urteetan kopuru hori edo handiagoa eman badiozu ALBOANi laguntza gisa, %5 gehigarri bat.20% en cuota líquida y gasto deducible.
GARDENTASUNA
Sinesgarritasuna da Alboanen lanaren habeetako bat. Bidegabekeria-egoerak publikoki salatzeko behar den legitimotasuna ematen digu, eta habe horretan oinarritzen da pertsona eta erakunde askori gure erakundearekin lan egiteko aukera ematen dien konfiantza.
Eta, enpresa bat bazara, informatu zaitez hemen Alboani laguntzeko dituzun aukerei buruz.