ETIOPIA
Etiopian, somaliar eta eritrear errefuxiatuen eremuetan eta harrera-komunitateetan emakume eta neskatoen segurtasuna eta erresilientzia hobetzea.
NON?
Tigray eskualdea, Etiopia
Hego Sudan, Etiopia eta Kenya iraupen luzeko mugikortasun behartuko prozesuek markatutako eskualde batean daude. Biztanleriak hamarkadak daramatza lekualdatzera behartuta, ingurumen-hondamendien ondorioz (hala nola, Somaliako lehorteak) eta Afrika Ekialde barruan eta inguruan izan diren gatazka luzeen ondorioz (Sudan, Hego Sudan, Somalia, Etiopia, Eritrea eta Aintzira Handien eskualdea). Gainera, duela gutxi Tigray eskualdean izandako gatazkak (2020ko uztaila) are gehiago zaildu du egoera, herrialdeko beste alde batzuetara edo Sudan aldera doazen errefuxiatu-mugimendu berriak sortu dituelako.
Norentzat da?
Zer egiten dugu?
Emakumeok Martxan Etiopia proiektuak hiru osagai ditu:
Osagai ekonomikoa
emakume parte-hartzaileen autonomia ekonomikoa indartzea bilatzen du, negozioak kudeatzeko trebatuz, tokiko merkatuetara eta era askotako lanbide-heziketetara sartzeko aukera eskainiz, eta aurrezpen kolektiboko eta kredituko kooperatibak eratuz.
Osagai psikosoziala
laguntza psikologikoa eta terapia eskaintzeko zerbitzuen bitartez, emakume eta neskato errefuxiatuen ongizate emozionala eta psikologikoa hobetzeko. Gainera, indarkeriatik bizirik atera diren emakumeentzako babes kolektiboko taldeak sortzen dira.
Emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriaren intzidentzia murrizteko lana
eskubideei buruz hezteko eta sentsibilizatzeko jardueren bitartez. Horretarako, komunitateko liderrak, erlijio- eta gazte-elkarteak, tokian tokiko administrazio-bulegoak eta eskola-klubetako ordezkariak inplikatzen dira.
NOREKIN LAN EGITEN DUGU?
Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak errefuxiatuei lekualdaketa-prozesu osoan laguntzeko konpromisoz dihardu. Askotariko gatazken artean, Boko Haram talde terroristaren presentziak ezinbesteko bihurtzen du Nigeriako, Burundiko, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta beste herrialde batzuetako emakumeei eta neskatoei laguntza ematea.
EGIN DEZAGUN EMAKUMEEN HEZKUNTZAREN ALDE.