Azaroaren 25a heldu da, emakumeen aurkako indarkeriak desagerrarazteko eguna. Berriro ere azaroa, pandemia anitzeko urte “ezberdin” honetan. Baina, hilabete honen beharrik ez dago, ahotsa berriro ere goratzeko, eta salatzeko gure planetako desberdintasun iraunkorren pandemia horiek eta munduko edozein bazterretan  hainbat emakumeren gorputzak eta bizitzak estutu eta hiltzen dituzten egiturazko zapalkuntzak. Pandemia honetan, bazter horiek etxe, kanpadenda edo etxola barrukoak dira gehienbat, oinaze, isiltasun eta isolamenduko kartzela bihurturik.

Orain bizi dugun krisien aurrean, osasunean, zainketan eta indarkerietan, emakumeen bizitzak eta eskubideak erreibindikatzea ez da mandatu etikoa, justiziazkoa eta eskubideena soilik, baita ezinbesteko oinarria ere, gizarte berria berreraikitzeko, inklusiboa, berdintasunezkoa eta feminista izango dena.

Borrokan jarraituko dugu hainbat herrialdetako tokian tokiko erakundeekin batera, hainbat zapalkuntza pairatzen dituzten emakumeen aurkako indarkerien pandemia areagotu honen kontra. Bat egiten dugu genero-indarkeria mota ezberdinak desagerraraztearen aldeko ahots eta ekintza guztiekin. Egunerokoak izan behar dute jarduera horiek, prebentzioan, hezkuntzan, salaketan eta emakume eta neskato guztientzat inguru seguruak eta bidezkoak bultzatuko dituen eraldaketa kulturalean.

Espainiako GGKEen Koordinakundearen bideoa

Irakurketa interesgarriak

 

Mobilizaziorako deialdiak

BILBO

19:30ean, kate estatikoa itsasadarraren bi aldeetan, Udaletxetik Pedro Arrupe  pasarelaraino.

Dei egiten du: Bilboko Mugimendu Feministak

 

VITORIA-GASTEIZ

19:00etan, Iparralde Gizarte Etxetik

Dei egiten du: Gasteizko Mugimendu Feministak

 

PAMPLONA/IRUÑA

20:00etan, leku ezberdinetan

 

DONOSTIA

18:30ean, Alderdi Eder parkean

 

Convocatorias de movilización

BILBAO/BILBO
A las 19:30 cadena estática a ambos lados de la ría, desde el Ayuntamiento hasta la pasarela Pedro Arrupe.
Convoca: Bilboko mugimendu feminista

VITORIA/GASTEIZ
A las 19:00 Edificio de oficinas Iparralde Gizarte Etxetik | Desde el Centro Cívico Iparralde.
Convoca: Gasteizko Mugimendu Feminista

PAMPLONA/IRUÑA
A las 20:00, Distintos lugares.

SAN SEBASTIÁN/DONOSTIA
A las 18:30 Parque Alderdi Eder.